Aranzetak eta Leturiondok irabazi dute Santa Kurutz jaietako Briska Txapelketa
Lagunarteko giro onik ez dute falta izan aurten ere Abesuako Santa Kurutz jaiek. Meza, dantzak eta otordua izan dituzte ermita inguruan. 50 bikotek jokatu dute musean eta briskanUrteroko hitzorduari hutsik egin barik, Santa Kurutz jaiak ospatu zituzten...
Lagunarteko giro onik ez dute falta izan aurten ere Abesuako Santa Kurutz jaiek. Meza, dantzak eta otordua izan dituzte ermita inguruan. 50 bikotek jokatu dute musean eta briskan
Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, Santa Kurutz jaiak ospatu zituzten zapatuan markina-xemeindarrek. Urtean behin zabaltzen ditu ateak ermitak, eta aukera aprobetxatu nahi izan zuten auzokoek eta herritarrek. Horrela, bete egin zen Elizatxiki, eta ermita kanpotik jarraitu behar izan zuten meza batzuk.Meza ostean dantzaldia eskaini zuten Zerutxuko mutilek, eta mokadutxoa hartzeko aukera egon zen jarraian.
Mus eta briska txapelketak ere ospatu dira aurtengo jaien baitan. Lea-Artibai eta Busturialdeko partaideak egon ziren, baina txapel guztiak Markina-Xemeinen gelditu ziren. 26 bikote aritu ziren musean eta 24 bikote briskan. Museko irabazleak Isidro Gerenabarrena eta Juan Carlos Baskaran izan ziren, briskakoak, berriz, Juanita Aranzeta eta Maite Leturiondo.