Realak egin modura, Athleticeko jokalariek ere ekainaren 3an Lekeition ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaia babestu dute. Zapatuan Athleticek eta Betisek partidua jokatu aurretik, jokalariak eta Lekeitioko Eskola Publikoko ikasleak zelaira atera...

Realak egin modura, Athleticeko jokalariek ere ekainaren 3an Lekeition ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaia babestu dute. Zapatuan Athleticek eta Betisek partidua jokatu aurretik, jokalariak eta Lekeitioko Eskola Publikoko ikasleak zelaira atera ziren,
Zapran gagoz leloa zeraman pankartagaz. EHIGEk eta Lekeitioko Eskola Publikoak eskerrak eman dizkie «harreragatik eta emandako babesarengatik».