Estropada antolatuko du Isuntzak Lapuebla de Labarkako errekan
Isuntza Arraun Elkarteak batelen estropada antolatuko du aurten ere Araba Errioxako Lapuebla de Labarkan ospatzen den Ardoaren 3. Banderan. Ardoaren kultura eta arrauna uztartzen dituen jaiari hasiera emango dio estropadak. Isuntzako gazteek Tolosaldea...
Azaldu dutenez, hiru urte daramatza Isuntzak estropada antolatzen. «Helburua gazteek amaitu berri duten denboraldia gehiago luzatzea da», azaldu dute. Gazteek bai eta gurasoek ere ondo baloratzen duten bidaia dela gaineratu dute arraun taldekoek. «Gazteek eta gurasoek beste taldekideekin egon eta hitz egiteko aukera edukitzen dute, eta uste dugu hori polita eta interesgarria ere badela».
Bidaia egun guztikoa izango da, eta bertako jaiak direla eta, egun pasa joateko aukera edukiko dutela azaldu dute.