Iaz baino 137 aparkaleku gehiago bereiziko ditu udalak herritarrentzat
Lekeitioko Udalak herritarrentzako aparkaleku zerbitzua prestatuko du aurtengo udan ere; ekainean hasiko da martxan. Aparkalekuak erabiltzeko txartela atera behar daIaz edukitako harrera ona kontuan hartuta, aurtengo udan ere, herritarrentzako prestatu...
Lekeitioko Udalak herritarrentzako aparkaleku zerbitzua prestatuko du aurtengo udan ere; ekainean hasiko da martxan. Aparkalekuak erabiltzeko txartela atera behar da
Iaz edukitako harrera ona kontuan hartuta, aurtengo udan ere, herritarrentzako prestatutako aparkaleku zerbitzua jarriko du martxan Lekeitioko Udalak. Aurten 366 aparkaleku prestatuko dituztela aurreratu dute, iaz baino 137 gehiago.Egitasmoaren helburua udaldian udalerritik kanpo lan egiten duten herritarrek herrira bueltatzean autoa aparkatzeko aukera gehiago edukitzea da. Lekeitioko bizilagunez gain, udalerrian enpresa daukatenek edo bertan beharra egiten dutenek ere aparkaleku zerbitzuaren onuradun izateko txartela eskatu ahalko dutela argitu du udalak.
Ekainaren 1ean hasiko da aparkaleku zerbitzua martxan, eta irailaren 30era arte iraungo du. Epe horretan, astelehenetik barikura, herritarrek bakarrik aparkatu ahalko dute 14:30etik 21:30era, zehaztutako guneetan.
Aparkaleku horiek erabiltzeko txartela eskatu behar dute herritarrek Turismo Bulegoan, ekainaren 7ra bitartean. Bulegoko ordutegia martitzenetik barikura 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izaten da.
Bestalde, iaz txartela eskatu zuten pertsona eta enpresek errazagoa izango dute bideraketa. Udalak azaldu duenez, ibilgailuaren zirkulazio baimenaren fotokopia eraman beharko dute bakarrik. Txartelaren prezioa 3 eurokoa izango da, eta hurrengo 2 urteetarako balioko du.
Bost izango dira udalak aparkaleku zerbitzu berezia eskaintzeko egokituko dituen guneak: Paskual Abaroa etorbidea 26 bisetik Talara, San Juan Talako, Eusebio Maria de Azkue (San Bizente Ferreretik San Andres auzora) eta Basoaldea; Zumatzeta, Buaneventura Zapirain, Otxoa de Urkiza eta Agirre Solarte 1etik 17ra; Aldamiz Etxebarria 22, 24, San Antolin 2, 3 eta 5eko aurrealdea eta 7-11 bitartea eta 26 eta Letraukua 8 eta 9.