Udako ludotekari buruzko batzarra egingo dute gaur
ZIORTZA-BOLIBAR // Udako Ludoteka 2018 Bizipoza bilerarako deialdia luzatu du Ziortza-Bolibar Elizateko Udalak gaurko. Udaletxeko batzar aretoan 18:00etan jarri dute ordua. Udako ludotekari buruzko informazioa emango dute, eta horien ardura duten Eragi...
ZIORTZA-BOLIBAR // Udako Ludoteka 2018 Bizipoza bilerarako deialdia luzatu du Ziortza-Bolibar Elizateko Udalak gaurko. Udaletxeko batzar aretoan 18:00etan jarri dute ordua. Udako ludotekari buruzko informazioa emango dute, eta horien ardura duten Eragintza kultur erakundearen ordezkariak bertan izango dira. Suspertze soziokulturalaren alorrean askotariko egitasmoak eta aisialdi hezitzailearen eremuan interbentzio programak garatzen ditu.