Euskal Herriko Unibertsitateak Donostiako Miramar Jauregian antolatzen dituen udako ikastaroen artean
Kirmen Uribe, bizitza, fikzioa izeneko ikastaroa izango da
uztailaren 2an eta 3an, Mari Jose Olaziregi Euskal Filologian doktoreak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Titularrak zuzenduta.
Ikastaroak, hain zuzen ere, idazle eta poeta ondarrutarraren
sorkuntza lana izango du hizpide, eta ikasleak bere eskutik barneratuko dira genero eta euskarri desberdinetan argitara eman dituen lanetan. “Euskal eremuko eta nazioarteko adituak gonbidatu ditugu, eta bere poesia, narratiba, saio, nahiz ikuskizunen irakurketak eskainiko dizkigute. Oinarrian, bizitzaren eta literaturaren arteko mugak iraultzea maite duen idazlea kausituko dugu, keinu txikien poesiarekin hunkitzen gaituena”, adierazi dute ikastaroaren antolatzaileek.
Kirmen Uribe, artxiboko irudian
Euskal Herriko adituen artean azalpenak ematen egongo dira Leyre Arrieta mutrikuarra, Jon Kortazar, Maria Jose Olaziregi, Lurdes Otaegi, Hasier Arraiz edo Esti Ezkerra. Uriberen lanen nazioartekotzeaz jarduteko, berriz, Estatu Batuetatik etorriko dira Sally Perret eta Luis Martin-Estudillo, eta dokufikzioan aditua den Jose Martinez rubio irakaslea ere han izango dela aurreratu dute.
Bilbao-NY-Bilbao,
Mussche edo
Elkarrekin esnatzeko ordua izango dituzte mintzagai, eta literatur lan horiek munduratzeko
zubi lana egin duten Elizabeth Macklin (ingelesera itzulpena), Edurne Alegria (frantsesera itzulpena), Nami Kaneko (japonierara itzulpena) eta Isaac Xubin (galegora itzulpena) ere bertaratuko dira.
Programari bukaera emateko, azkenik,
zuzeneko emanaldia ere emango dute aspaldian elkarrekin aritu ez diren Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak, Bigen Mendizabalek eta Kirmen Uribek
Jainko txiki eta jostalari hura ekitaldiaren barruan.