Ia 90 dantzari hartu ditu Alkartasunaren urteko ekitaldiak
«Giro polita» sortu zen zapatuan Bermeoko Artza frontoian, herriko Alkartasuna Dantza Taldearen urteko dantza ekitaldian. Eguraldia lagun izan zuten, eta horrek Lamera inguruan kalejira txikitxo bat egiteko aukera ahalbidetu zuen. 20:00etan, berriz, ...
Harmailetatik jarraitu zuten ikusleek dantzariek eskainitako saioa. Hala, bertaratutakoek Euskal Herriko dantza ugari ikusteko aukera izan zuten, eta dantzariek, aldiz, urte osoan egindako lana erakusteko aukera aprobetxatu zuten.
Herriaren aurrean dantza egiteak «urduri» samar jartzen ditu dantzariak urteko ekitaldian; hala eta guztiz ere, «dena ondo» atera zela azaldu dute dantza taldekoek.
Urduritasunak urduritasun, bai dantzariak zein bertaratutakoak «pozik» geratu ziren Lapurdiko polkekin hasi eta gainontzeko probintzietara salto eginez hamaika dantza erakutsi zituen ekitaldiagaz.