Tubik irabazi du Gipuzkoako lasto botatze txapelketa
Mutriku Sokatira Taldeko Jose Martin Bustinza Olabarri Tubi-k irabazi du Gipuzkoako Lasto Botatze Txapelketa. Tubi txapelketa irabazteko faboritoa zen, eta aurten ere ez du hutsik egin. 5,90 metroko marka egin zuen domekan, Legorretan. «Sei metroko ma...
Txapelketan, gainera, taldeko beste hiru kirolarik ere parte hartu zuten: Ekaitz Salcedok, Patxi Ituartek eta Javier Urrestik, hain zuzen. Bigarren, hirugarren eta laugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. Salcedok 4,80 metroko marka egin zuen, Ituartek 4,40 metrokoa eta Urrestik 3,80 metrokoa.
Lau kirolariak 12,6 eta 12,8 kiloko lasto fardoarekin ibili ziren lanean. 3,60 metrotik hasi ziren sardearekin jaurtiketak egiten, eta 4 metroko altuerara arte 20 zentimetroka joan ziren barra igotzen. 4 metrotik aurrera, berriz, 10 zentimetroka igo zuten muga.