Aurten 85 urte betetzen dituzten bazkideak omenduko dituzte
Urtero bezala bazkide nagusienak gogoan edukiko ditu Markina-Xemeingo Beti Jai erretiratuen elkarteak, eta ekitaldi berezi bat antolatu dute aurten 85 urte betetzen dituzten guztiak omentzeko. Guztira, 1.933 urtean jaiotako bazkideak hamazazpi direla j...
Meza eta kopaua
Ohi modura, mezagaz hasiko dute ekimena. 12:00etan izango da elizkizuna Karmengo elizan, eta, amaieran, aurreskua dantzatu eta omenaldia egingo diete hamazazpi bazkideei.
Mezaren ostean, Beti Jai elkartearen egoitzan elkartuko dira berriro ere omendu, senide eta lagunak, ospakizunagaz jarraitzeko. Beti Jaiko lehendakariak aurreratu duenez, kopautxo bat eskainiko diete omenduei eta haien tartekoei, eta solasaldian jarduteko aukera ere edukiko dute. Oroigarria eta loreak ere izango dituzte opari elkartearen eskutik.