Geoparkeen Europako Asteak ondare kulturala nabarmenduko du aurten
Ekintzak gaur hasi eta ekainaren 30era arte luzatuko dira. Bi ekintza egingo dira Mutrikun, biak ere ekainaren 9an. Ekimena Europan gaur egun dauden 71 geoparkeetan egingo da aldi bereanGeoparkeen Europako Astea gaur hasi eta ekainaren 10era bitartean ...
Ekintzak gaur hasi eta ekainaren 30era arte luzatuko dira. Bi ekintza egingo dira Mutrikun, biak ere ekainaren 9an. Ekimena Europan gaur egun dauden 71 geoparkeetan egingo da aldi berean
Geoparkeen Europako Astea gaur hasi eta ekainaren 10era bitartean egingo da zortzigarren aldiz Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkean. Aurten, gainera, ondare kulturala nabarmendu nahi dute.Hurrengo egunotarako egitarau aberatsa antolatu dute, publiko zabalari irekia. Geoturismo, hezkuntza eta zientziaren dibulgazio ekimenak egingo dira Mutrikun, Zumaian eta Deban, eta gogorarazi dutenez, doakoak izango dira.
Egitarau zabalaren barruan bi ekimen egingo dira Mutrikun. Alde batetik, Beheko Plazan, Merkatu txikia egingo da, eta tartean, ardien ile mozketa erakustaldia egingo da. Bestetik, Kantauri Garbia elkarteak portuko itsas hondoa garbituko du.
Urtero bezala, gainera, doako bisita gidatuak eskainiko ditu Geoparkeak. Jakitera eman dutenez, beharrezkoa da aurrez izena ematea, taldeak mugatuak direlako. «Interesa dutenek erreserba egin dezakete Geoparkearen webgunearen bitartez, #GPKastea promozio kodea erabilita».
Egitaraua osatzeko, Mutrikuko Nautilus interpretazio zentroak ate irekien jardunaldiak egingo ditu bere baliabideak ezagutzera eman eta Geoparkeko ondare geologikoa eta naturala herritarrei hurbiltzeko.
Ekimena Europan gaur egun dauden 71 geoparkeetan egingo da aldi berean, ondare geologikoa ezagutzera eman eta herritarrengan ondarearen kontserbazioaren inguruan kontzientzia pizteko helburuarekin.