Udaberria eta uda ekimenez beteko ditu Galarrena Kultur Elkarteak
Kontzertuak, hitzaldia, ipuin kontalaria eta kopla txapelketa antolatu dituzte. Urtero bezala, pala txapelketa jokatuko dute uztailera bitartean. Xake txapelketa hasiko da domekaneider mugartegiAurten ere egitarau berezia antolatu du Lekeitioko Galarre...
Kontzertuak, hitzaldia, ipuin kontalaria eta kopla txapelketa antolatu dituzte. Urtero bezala, pala txapelketa jokatuko dute uztailera bitartean. Xake txapelketa hasiko da domekan
eider mugartegiAurten ere egitarau berezia antolatu du Lekeitioko Galarrena Elkarteak udaberrira eta udara begira. Horrela, hilabete honetan hasi eta uztailaren 21era bitartean, ekimenak kateatzen joango dira asterik aste. Herriko beste ekimenak kontuan hartuta osatu dute programazioa, eta horietako batzuetan parte hartzeko deia ere egiten dute.
Egitarauko ardatz nagusietako bat pala txapelketa izango da. X. Galarrena Pala Txapelketak aste honetan emango ditu lehen palakadak. Eskualde guztiko palistez osatutako 24 bikotek parte hartuko dute aurten, eta betiko modura, Lekeition zein Mendexa, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto, Munitibar eta Ispasterko frontoietan jokatuko dutela jakitera eman dute antolatzaileek. «Guk egutegia osatzen dugu, eta bikoteak euren kabuz aritzen dira, nahi dutenean edo ahal dutenean elkartu eta jokatzen du- te». Uztailaren 7ra orduko amaitu beharko dituzte partida guztiak, eta finalak uztailaren 21ean jokatuko dira.
Beste txapelketa bat ere egongo da jokoan Galarrenan: Txiki Memoriala Xake Txapelketa. Domekan hasiko da, eta Galarrenan eman beharko dute izena parte hartu nahi dutenek. 10-15 minutuko partiduak izango direla zehaztu dute.
Txapelketa horiekin batera, beste ekimen batzuk ere prestatu dituzte Galarrena Elkartekoek: kontzertuak, ipuin kontalaria, kopla txapelketa eta hitzaldia, besteak beste. «Adin eta gustu ezberdinetako jendearentzako ekimenak eskaintzen saiatu gara». Eta egitarauari amaiera emateko, hegaluze erre jana eta kontzertua egongo dira.