Akordioa sinatu dute hizkuntz gutxituen alde
Berriatuko Udalak eta Garabide Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute lau urterako. Hain zuzen, urtero gutxienez 1.000 euroko diru laguntza emango dio udalak, bere proiektuetara bideratzeko. Kooperaziorako diru laguntzen partidan, 10.000 euro aurr...

Berriatuko Udalak eta Garabide Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute lau urterako. Hain zuzen, urtero gutxienez 1.000 euroko diru laguntza emango dio udalak, bere proiektuetara bideratzeko. Kooperaziorako diru laguntzen partidan, 10.000 euro aurreikusten ditu udalak urtero, eta horiek eskarien eta unean uneko egoeraren zein beharrizanen arabera banatzen dituzte. Gobernuz kanpoko erakundeak lankidetzaren alorrean munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen ditu euskararen esperientziatik abiatuta. Jon Arriola Berriatuako alkateak eta Andoni Barreña Garabideko presidenteak atzo arratsaldean sinatu zuten hitzarmenaargazkian.