Euskadiko trainerilla txapelketa jokatuko da Mutrikun
Arraunketako Euskal Federakundeak antolatuta, eta Kirol Zuzendaritzaren, Mutrikuko Udalaren eta Mutriku Arraun Taldearen laguntzarekin, Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatuko da Mutrikuko estropadetako esparruan zapatuan [maiatzak 26] eta domekan [maiatzak 27] .
Zapatuan kanporaketak jokatuko dira 16:30ean hasita, eta domekan, berriz, kontsolazio txandak eta finalak jokatuko dira 11:00etatik aurrera. Emakume absolutu, gizonezko gazte eta gizonezko nagusi mailetan jokatuko da txapelketa, eta guztiek 3.500 metroko estropada bete beharko dute; lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte. Maila bakoitzeko lehen lau denbora onenek Euskadiko Txapelketa jokatuko dute, jarraian sailkatzen diren beste lau trainerillek berriz, kontsolazio txanda jokatuko dute.
Denetara hamalau ontzik parte hartuko lehian. Emakumezko absolutu mailan hiru ontzi ariko dira nor baino nor: Pasai Donibane Koxtape, Orio eta Donostia. Gizonezko gazte mailan, berriz, zazpi izango dira parte hartuko duten trainerillak: Bermeo, Deustu, Zierbena, Elantxobe, Getaria, Zarautz eta Zumaiako Telmo Deun. Azkenik, gizonezko nagusi mailan lau izango dira parte hartzaileak: Bermeo, Zierbena, Itsasoko Ama eta Orio.