Paint Fumes talde estatubatuarrak kontzertua eskainiko du
Paint Fumes taldeak kontzertua eskainiko du gaur, 20:30ean, Bermeoko Beleza Malandra Ateneo Kulturalean.Amerikako Estatu Batuetatik, Iparraldeko Karolinatik datoz Paint Fumes taldeko Elijah von Cramon, Brett Whittlesey, Ben Carr eta Ian Rose kideak. Ta...
Amerikako Estatu Batuetatik, Iparraldeko Karolinatik datoz Paint Fumes taldeko Elijah von Cramon, Brett Whittlesey, Ben Carr eta Ian Rose kideak. Taldea 2011. urtean osatu zuten, eta ordutik hona bi disko argitaratu dituzte, taldearen azkenengo lana 2016. urtean ateratako If it Ain’t Paint Fumes It Ain’t Worth A Huff da.
Panic Attack Punk
Talderaren esanetan, soula eta punka nahastuta, Panic Attack Punk estiloa sortu dute, Motorhead, Link Wray edota Cheetah Chrome bezalako taldeen eraginagaz.
Paint Fumesen estilo gogorraz gozatu nahi duenak 5 euroko sarrera ordaindu beharko du.