Ilargi maskaren erakusketa inauguratuko dute gaur, Uhagonen
Maiatzaren 25a Afrikaren Eguna dela aitzakia, Boli Kostan jatorria duten ilargi maskaren erakusketa inauguratuko dute gaur, 19:00etan, Uhagon kulturgunean. Erakusketak Samba Sy eskultore senegaldarraren baoule etnian oinarritutako bost ilargi-maskara j...
Aurkezpenean Ziortza-Bolibarko Ane Undurraga Arriaga AUA Bilbao Galleryko arduradunak maskara horiei buruzko informazioa emango du, ikuspuntu antropologikotik. Horrez gain, Samba Sy maskaren egilea den eskultore senegaldarragaz kontaktatuko dute zuzenean bideokonferentziaz.
Aurkezpena amaitzeko, musika eta mokadutxoa hartzeko aukera egongo dela aurreratu dute.