Organikoaren poltsak banatzeko beste bi makina ipini dituzte
Gaurtik aurrera Lekeition eta Markina-Xemeinen organikoaren poltsak banatzeko makina herritar guztientzat eskuragarri egongo dela gogora ekarri du Lea- Artibai Amankomunazgoak. Maiatzaren 10ean jarri zuten Ondarroan makina eta orain Markina-Xemeingo Ar...
Amankomunazgoak bi hilabetean behin 40 poltsen sorta bat emango du doan etxe bakoitzarentzat. Esan dutenez, Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako diru laguntza bati esker izan da posible neurri hori. Gainontzeko herrietako bizilagunek euren udaletxeetan ere eskatu ahalko dituzte poltsa organikoak, edo bestela, txartela erabilita gainontzeko herrietako makina banagailuetatik hartu.