Bermeok gizonezko gazte mailako eta gizonezko nagusi mailako banderak irabazi ditu, eta Oriok, berriz, emakumezko absolutukoa. Txapelketaren finala domekan [maiatzak 27] jokatu zen Mutrikuko uretan.
Oriok nagusitasun osoz irabazi du emakumezko absolutu mailako estropada. Izan ere, bigarren sailkatuak baino 27,89 segundo azkarrago amaitu zuten. Oriotarrek lehenengo luzean hasi ziren aurretik, eta hurrengo luzeetan abantaila hori handitzea lortu zuten;
15 minutu eta 21,70 segundo behar izan zuten lehia irabazteko. Pasai Donibane, Orio B eta Hibaika sailkatu ziren, hurrenez hurren, bigarren, hirugarren eta laugarren.
Orioko neskak banderarekin. Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak
Nagusi mailako gizonezkoen estropadan, bestalde, lehia estuagoa egon zen. Bermeotarrek
13 minutu eta 22,06 segundo behar izan zituzten estropada amaitzeko. Atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Zierbena, Orio eta Itsasoko Ama.
Gazte mailako gizonezkoen estropada ere oso lehiatua izan zen. Bermeotarrek
14 minutu eta 10,34 segundotan amaitu zuten estropada, bigarrenak baino 1,08 segundo arinago. Getaria, Zarautz eta Deustu sailkatu ziren, hurrenez hurren, atzetik.
Gazte mailan
kontsolazio estropada ere jokatu zuten. Zierbena sailkatu zen lehenengo 14 minutu eta 58,43 segundoko marka eginda. Atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Zumaiako
TelmoDeun eta Elantxobe.
Bermeoko gazte eta nagusi mailako mutilak. Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak