PPren eta EAJren akordioa ez dela nahikoa salatu zuten pentsiodunek Bilbo, Donostia eta beste zenbait hiriburutan eta zenbait herritan zapatuan [maiatzak 26]. Eibarren, esate baterako, Debabarrena eskualdeko herritarrak kalera atera ziren pentsiodunen egoera salatzeko.
“Arduraz” jokatzeko eskatu zieten administrazioei.
Pentsiodunen protesta, Eibarren. Argazkia: Anaiarte Biltokia
Bateko zein besteko hirietan
milaka pentsiodun elkartu ziren pentsio duinak eskatzeko. Antolatzaileek aurrerapausotzat jo dute EAJk Madrilgo gobernuarekin adostutako akordioa, baina hori baino gehiago eskatzen dute. “Ez da nahikoa” esatearekin batera, “arduraz” joka dezala eskatu diote legebiltzarrari, haren esku baitago pentsioekin lotutako osagarria erabakitzea.
Bien bitartean, euren eskaerak onartzeko borrokan jarraituko dute, eta
herriz herri lanean jarraitzeko asmoa agertu dute. Astelehenero legebiltzarraren aurrean biltzeko deia egin diete pentsiodunek herritarrei. Udazkenarako iragarri dituzte hurrengo manifestazio handiak.
Bilboko manifestazioa. Argazkia: LAB
Donostiako manifestazioa. Argazkia: LAB
Iruñeko manifestazioa. Argazkia: LAB
[Iturria: Berria]