Emozioz betetako finala ekarri du Buruz Buruko Txapelketak Bizkaia frontoira. Aurrez aurre, Olaizola II. eta Altuna III. Esperientzia eta gaztetasuna. Beste txapel bat irabazteko gogoa eta lehen buruz burukoa irabazteko ametsa. Bi pilotari handiak txalo artean atera ziren kantxara atzo [maiatzak 27, domeka], Markina Xemeingo 20 pilotari zituzten zain ohorezko pasilloan, “emozioz gainezka”. Ugaitz Perez, Markel Sololuze, Aratz Asumendi, Jon Arrazua, Aratz Goikoetxea, Unax Albizu, Mikel Maguregi, Mikel Ezpeleta, Unax Arrizabalaga, Unax Ibarzabal, Amets Alvarez, Peio Arrizabalaga, Aner Arriola, Mikel Egurrola, Aratz Martinez, Markel Calvo, Ekain Idigoras, Jokin Alvarez, Alain Basterretxea eta Joseba Mandalunizek egin zien harrera bi pilotari handiei.
Ez ahazteko eguna. Aurretik, Oinatz Bengoetxeagaz egoteko aukera eduki zuten, eta Asegarcekoek Aimar Olaizolaren fitxa profesionala eman zieten, txapeldun handiaren ibilbidea jasotzen duen fitxa amaitezina. Abel Calvo taldeko presidente eta Pello Urionabarrenetxea entrenatzaileagaz batera arratsalde-iluntze polita igaro zuten. Amezketako pilotariak ez du ahaztuko atzoko eguna (14-22 nagusitu zen); Markina Xemein Esku Pelota Taldekoek ere ez dute sekula ahaztuko.
Jokin Altuna azken beroketak egiten, Markinako pilotariak ondoan.
Argazkiak: Asegarce eta Markina Xemein Esku Pelota Taldea/Bideoa: Markina Xemein Esku Pelota Taldea
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.