Aurten ere
lehia estua egon da Ondarroako VII. Antiguako Ama estropada irabazteko. Gizonezkoetan ondarrutarrak izan dira azkarrenak, eta emakumezkoetan, berriz, Pasai Donibanekoak.
Traineru denboraldi aurrea ondo baino hobeto hasi dute IƱaki Errastiren mutilek. Hiru ziaboga eta lau luze egiteko
19 minutu eta 40,28 segundo behar izan zituzten.
Antigua Ama trainerako arraunlariek estreinako irabazi dute herriko bandera.
Ondarroa Arraun Elkarteko arraunlariak banderagaz. Argazkia: Ondarroa Arraun Elkartea
Bermeoko ontziak bigarren amaitu zuen erlojuz kontrako estropada; ondarrutarrek baino 1,92 segundo gehiago behar izan zuten. Hirugarren postua, berriz, Donostiarrak eskuratu zuen, 11,08 segundo gehiago eginda. Isuntzako mutilek, berriz, 11. postuan amaitu zuten estropada.
Emakumezkoen kasuan, ostera, Pasai Donibanek 10 minutu eta 56,20 segundo behar izan zituen ziaboga bat eta bi luze egiteko.
Iaz ere eurek irabazi zuten Ondarroako bandera. Arraun lagunak eta Deustu sailkatu ziren, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, 5,75 eta 7,11 segundotara. Lea-Artibaiko neskek seigarren amaitu zuten lehia, eta Mundakakoek, aldiz, zazpigarren.