Ugaitz Mugertza Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketako finaletik kanpo geratu da
Ugaitz Mugertza aizkolari mutrikuarra 21. Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa-Eusko Label Sariaren finala jokatzeko aukerarik gabe geratu da, hirugarren finalerdia galdu ondoren. Zapatuan [maiatzak 26] Galdakaon jokatu zen azken finalerdian finalerako azken txartela zegoen jokoan, eta txartel hori Aitzol Atutxa dimoztarrak lortu du. Atutxak, beraz, Iker Vicenterekin eta Mikel LarraƱagarekin batera jokatu du finala.
Atutxa II.ak 22 minutu eta 55 segundo behar izan zituen lanak amaitzeko, eta Mugertza II.ak, aldiz, 26 minutu eta 12 segundotan amaitu zituen lanak. Biek ala biek hamar enbor moztu behar izan zituzten, eta lan denetan mutrikuarra atzetik ibili zen. Honako lanak egin behar izan zituzten: 45 ontzako enbor bat kolpeka, 45 ontzako enbor bat erlojuz kontra, 60 ontzako enbor bat abiaduran, 45 ontzako enbor bat zutika, kanaerdiko enbor bat etzanda eta 45 ontzako enbor bat zutika, eta azkenik, abiadura proba egin zuten. Abiadura proban, kanaerdiko eta 60 ontzako enbor bina moztu zituzten.