Artekubu egitasmoa aurkeztuko dute zapatuan, Ondarroan
Zapatuan 18:30ean aurkeztuko dute arte eszenikoetarako gune bat sortzeko Artekubu egitasmoa Ondarroako Unanue Udal Musika Eskolan. Maitane Uribe, Fede Badiola eta Josu Etxaburu ondarrutarren ekimenez sortu da egitasmoa, eta artistak edo arte eszenikoek...
Bultzatzaileek nabarmendu dutenez, arte eszenikoetarako espazio baten beharra dago Ondarroan. «Hainbeste dantzari, musikari, antzerkigile… ditugu, eta ez dago horretarako espazio egokirik. Are gehiago, Euskal Herrian sortutako hainbat ikuskizun ere ezin dira Ondarroan eskaini, horretarako espazio egokirik ez dugulako. Ditugunak edo txikiegiak dira edo ez daude behar bezala prestatuta. Beti alokatutako lekuetara joan behar gara, eta askotan, hori ere ez da nahikoa. Arte eszenikoentzako espazio propio bat eskatu nahi dugu, azken batean».
Azaldu dutenez, Ondarroako Udala HAPO (Hiri Antolamendurako Plan Orokorra) idazten ari da, eta arte eszenikoentzako espazio hori HAPOn sartzea eta «lehentasuna ematea» nahi dute. Horretarako sinadura bilketa hasiko dute, «gaiari behar duen garrantzia emateko». Artekubu egitasmoa zer izango den herriak erabakiko duela aurreratu dute. «Zer, non, zelan, zer baliabide… hori herriak erabakiko du, proiektua onartzen bada».