Kaleko elkartasun eta kultur elkarteak antolatuta, berreskuratutako liburu eta diskoen azoka solidario txikia egin da gaur [maiatzak 30] hirugarrenez, Ondarroako Alamedako aterpean. Bertaratu diren herritarrek askotariko materiala erosteko aukera izan dute, eta horrez gain, euren ekarpena ere egin ahal izan dute, liburuak edo diskoak elkarteari emanda.
Datorren martitzenean [ekainak 5] Ingurumenaren Nazioarteko Eguna da, eta azoka egun horregaz lotuta egin dute azaldu dute antolatzaileek. “Kultura berreskuratzen saiatzen gara, liburu eta diskoei bigarren bizi bat emanda. Azoka hauetatik lortzen den dirua, gainera, pobrezia arrisku egoeran daudenentzat bideratzen da”.
Elkarteak Eukal Herriko beste 60 herritar antzerako azokak antolatzen ditu, eta euririk ez badago, azoka bihar [maiatzak 31] Lekeition egingo da. Eskolapean ipiniko dute euren erakusmahaia 09:30etik 13:30era.