Euskaraldikoek TELP tailerrak antolatu dituzte Bermeon
Bermeoko antolatzaileek hiru saiotan egiteko TELP tailerrak prestatu dituzte Euskaraldiaren baitan.EMUN kooperatibak egindako TELP (Espazio pertsonaleko hizkuntza tailerrak) tailerren helburua euskaraz hitz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea da...
EMUN kooperatibak egindako TELP (Espazio pertsonaleko hizkuntza tailerrak) tailerren helburua euskaraz hitz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea da, hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago egotea lortuz eta hori lortzeko baliabide gehiago sortuz.
Tailerretan parte hartuko duten pertsonek euskaraz gehiago hitz egiteko aukera izango dute, lasaiago sentituz. Hori posible egiteko oso baliagarriak dira maila kognitiboan, emozionalean eta fisiologikoan eskainiko diren baliabideak. Saioen hartzaile potentzialak euskaraz egiteko gogoa duten hiztunak edo hizkuntza kontzientziadunak izango dira, oinarrizkoa baita pertsonek euskararekiko kontzientzia izatea, eta estrategiak eskainiko dizkiete euskaraz erosotasun gehiagoz aritu ahal izateko.
Tailerrek hamar orduko iraupena izango dute, hiru saiotan banatuta: lehenengoa gaur egingo dute, 17:30etik 21:00etara.