Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Harrera beroa jaso du Bilbaok

Italiako Giroan seigarren postua eskuratuta itzuli da Pello Bilbao Astanako txirrindularia herrira. Lagunek harrera beroa egin zioten astelehenean, eta atzo Gernika-Lumoko eta Foruko udalek eman zioten ongietorria.Harrotasuna hiru aste luzetan egindako...

Ane Maruri Aransolo
Lea-Artibai eta Mutriku
2018/05/30

Italiako Giroan seigarren postua eskuratuta itzuli da Pello Bilbao Astanako txirrindularia herrira. Lagunek harrera beroa egin zioten astelehenean, eta atzo Gernika-Lumoko eta Foruko udalek eman zioten ongietorria.

Harrotasuna hiru aste luzetan egindako lanagatik, poztasuna lortutako emaitzagatik, eta txaloak merezitakoagatik. Ongietorri beroa jaso zuen Pello Bilbaok herrian; lagunek txalo zaparradagaz hartu zuten astelehen iluntzean. Ez zen, baina, merezi gabeko ongietorria izan, txirrindularitzaren hiru itzuli nagusietako batean seigarren postua lortu baitu gernikarrak. Seigarren egin zuen lehen etapan, eta horrela bukatu zuen Italiako Giroa, beti handienekin helmugaratuz.

Izen handiko kirolariekin helmugaratu zen etaparo, eta hasierako taldeagaz tinko mantendu zen. Lan horrek bere fruituak eman zituen, azken sailkapenean seigarren postua lortuta iritsi baitzen herrira. Bertan, ezusteko harrera egin zioten lagunek. Familiakoak, lagunak, gazte zein nagusiak bildu ziren bertan, baita ere Haritz Orbe eta Amets Txurruka txirrindulari ohiak.

Emozioa nagusitu zen ongietorrian; aurreskua dantzatu eta bertsoa kantatu zioten gertukoenek. Froome, Dumoulin, Lopez, Carapaz eta Pozzovivoren atzetik sailkatu zen, baina lagunek bera dela txapelduna esan zioten bertsoagaz. Gainera, herrira ekartzeko garaipen gehiagoren bila joateko esan zioten, eta entrenatzeko orduan bera dela «onena» gehitu zuten.

Bigarrenez Giroan

Giroan bigarren aldiz parte hartu du Bilbaok, eta Italiako itzuliko momentuak gogoratu nahi izan zituzten bideo baten bidez. «Txirrindularitzan bizitzen diren momentu txarrak onak baino askoz gehiago dira. Eta horietan laguntzeko prest gaude lagunak eta familiakoak; momentu horiei buelta emateko. Baina gaur, momentu oso pozgarria bizitzeko batu gara», adierazi zuten asteleheneko harrera ekitaldian.

Pellogaz «oso harro» daudela esan zuten, harro Italiako Giroan seigarren geratu den lagunaz: «Guretzako bera da munduko onena, galdu zein irabazi horrela izango da beti».

Bilbaok hunkituta erantzun zuen, eta hiru asteetan jasotako «lagunen animo mezuak» eskertu zituen: «Ez nago ohituta horrelako egoerak kudeatzera, eta nire munduan egon naiz hiru astean. Hala ere, atzetik izan zaituztet, eta horrek asko laguntzen du. Eskerrik asko guztioi». Hunkituta eta hitz horiek erabiliz eskertu zien lagunei Giroak iraun artean jasotako laguntza.

Lagunek eta familiakoek ez ezik, Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak eta Mikel Magunazelaia Foruko udal ordezkariak ere ongietorria eman zioten atzo Bilbaori. Gernika-Lumoko udaletxean bilduta, Bilbaoren lana baloratu zuten, eta «hiru astez Giroa jarraitzen adi-adi» egon dela aitortu zuen Gorroñok. Gainera, zorionak emateagaz batera, Frantziako Tourrean ere ikusteko nahia duela esan zuen. Magunazelaiak, berriz, forutar guztien izenean «eskerrak eta zorionak» eman zizkion. Opariak ere jaso zituen: Gorroñok Gernikako ikurra eta txapela eman zizkion; Magunazelaiak. aldiz, Foruko armarria.

Jasotako omenaldiak eskertu gura izan ditu Bilbaok: «Eskerrik asko horrelako aitorpenagatik. Garrantzitsua da herriaren berotasuna jasotzea; herria atzetik dagoela ikustea». Gainera, orain, herrien izena «zabaltzeko» aukera gehiago izango dituela adierazi zuen.

Seigarren postuagaz pozik, hurrengo erronketan ondo egiteko gogotsu dago Bilbao.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.