Hiru hitzaldi eskainiko dira Mutrikuko Historia Jardunaldien baitan
Eguenean [maiatzak 31] hasi eta ekainaren 8a bitartean historia jardunaldiak egingo dira Mutrikun. Udalaren ekimenez egingo dira jardunaldiak, eta Euskal Herriaren historiaz eta berton gertatutakoaz jabetu nahi duten guztientzat zuzenduta daude. Guztira, hiru hitzaldi eskaniko dira, eta denak Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan egingo dira 19:00etan hasita. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete antotzaileek, eta sarrera doakoa dela gogorarazi dute.
Jardunaldiak Xabier Irujoren hitzaldiarekin hasiko dira. Historialari eta Renoko Unibertsitateko (Nevada, Ameriketako Estatu Batuak) euskal ikerguneko zuzendariak Genozidioa Euskal Herrian hitzaldia eskainiko du. Ekainaren 7an, berriz, Leyre Arrieta historialari mutrikuarraren txanda izango da. Deustuko Unibertsitateko irakasle titularrak Hemen Euskadi Irratia, eusko erresistentziko gudarien deia hitzaldia eskainiko du. Azkenik, ekainaren 14an, Borja Aguinagalde Euskadiko Artxibo Historikoaren zuzendariak Zabiel Kultur etxea eta garaiko gizartea hitzaldia eskainiko du.
Publiko zabalari eskainitako hiru hitzaldiez gain, beste hitzaldi bat ere egongo da Institutuko ikasleei zuzendutakoa. Xabier Irujok Gernikako bonbardaketa hitzaldia emango du eguenean, 12:00etan. “Iaz ere beste hitzaldi bat eskaini zuen Xabier Irujok Institutuan, eta eduki zuen harrera ona ikusita, aurten ere esperientzia errepikatzea erabaki dugu”.