Ibon Urrengoetxea omenduko dute zapatuko partiduan
Gernikako futbol taldeak eta Athletic Club taldeak Ibon Urrengoetxea Urren omenduko dute zapatuan. 2017ko abenduaren 23ko goizaldean Bilbon hil zuten futbolari ohia.Hori horrela, beragaz jokatutako jokalariak batu, eta hil osteko omenaldia egingo diote...
Hori horrela, beragaz jokatutako jokalariak batu, eta hil osteko omenaldia egingo diote Gernika Futbol Taldeak eta Athletic Clubek. Partidua zapatuan 18:00etan jokatuko dute Urbietan, eta bertaratzen direnek doako sarrera izango dute.
Urrengoetxeak bost urtez jokatu zuen bigarren B mailan. Lehenengo bi urteak Bermeoko futbol taldean igaro zituen, hurrengo biak Gernika Futbol Taldean, eta azken urtea, berriz, Lemoako taldeagaz bete zuen.
Partidua Bizkaiko Futbol Federakundeak, Gernika-Lumo eta Bermeoko udalek, Zornotzako Futbol taldeak, Gernika-Lumoko Udaleko Kirol Patronatuak eta Onda Vascak antolatu dute.