350 lagun inguru batu nahi dituzte Arnoko XIV. mendi lasterketan eta ibilaldian
22 kilometroko eta 1.097 metroko desnibel metatua duen ibilbide bera osatu beharko dute oinezkoek zein korrikalariek. 08:00etan irtengo dute oinezkoek; korrikalariek bi ordu beranduagoMutrikuko Burumendi mendizale elkarteak antolatuta, Arnoko XIV. Mend...
22 kilometroko eta 1.097 metroko desnibel metatua duen ibilbide bera osatu beharko dute oinezkoek zein korrikalariek. 08:00etan irtengo dute oinezkoek; korrikalariek bi ordu beranduago
Mutrikuko Burumendi mendizale elkarteak antolatuta, Arnoko XIV. Mendi lasterketa eta ibilaldia egingo dira domekan. Antolatzaileek iragarri dutenez, ibilaldi herrikoian 350 lagun inguru batzea espero dute; korrika 100 bat lagun eta 250 bat lagun oinez.Izen ematea gauerdian amaitu da, eta atzora arte, 84 korrikalari eta 102 mendizale zeuden izena emanda kirol proban, baina mendi ibilaldian parte hartu nahi duten oinezkoek domekan bertan izena emateko aukera izango dute kirol proba hasi baino ordu erdi arinago, Goiko Plazan.
Urteroko ibilbide bera osatu beharko dute parte hartzaileak. Goiko Plazatik irten eta berriro ailegatu bitartean, San Juan, Galbaixo, Apain, Arno, Ameikutz, Kostolamendi, Berrosasi, Pikupe, Galdona eta Santa Elenatik igaro beharko dute, besteak beste. Irteten lehenak ibilaldian parte hartu dutenak izango dira. 08:00etan irtengo dute, eta korrikalarien txanda, berriz, 10:00etan izango da. Helmugara iritsi aurretik 22 kilometroko eta 1.097 metroko desnibel metatua duen ibilbidea osatu beharko dute.
Parte hartzaile guztiek jasoko dute saria. Lasterketako lehen hiru sailkatuek, bestalde, sariak izango dituztela gogorarazi dute. Mutrikuko lehenak eta beterano mailako lehenak ere, garaikur bana jasotzeko aukera izango dute. Sari banaketa egin eta gero, hainbat produktu zozkatuko dituzte.