385 ibiltarik eman dute izena hirugarren Binke Trail Martxan
Bihar arratsaldean egingo da Bera Kruz Ikastolak antolatzen duen kirol proba. Bi ibilbide daude aukeran. 17:30ean irtengo dira ibitariak eta 18:15ean korrikalariakBera Kruz ikastolak antolatzen duen III. Binke Trail Martxa egingo da bihar, Markina-Xeme...
Bihar arratsaldean egingo da Bera Kruz Ikastolak antolatzen duen kirol proba. Bi ibilbide daude aukeran. 17:30ean irtengo dira ibitariak eta 18:15ean korrikalariak
Bera Kruz ikastolak antolatzen duen III. Binke Trail Martxa egingo da bihar, Markina-Xemein inguruetan zehar. Azken ordukoek bihar oraindik izena emateko aukera izango badute ere, jadanik 385 dira proban parte hartuko dutenak.Urtez urte parte hartze handiagoa izaten ari da martxa; iaz 300 parte hartzaile egon ziren.Aurten ere, bi ibilbide egongo dira aukeran: 6 kilometroko ibilbide laburra eta 11 kilometro eta erdiko luzea. Azken hori iazkoa baino laburragoa izango da, antolatzaileek aldaketa bat egin dute-eta amaieran, Etxebarritik Markina-Xemein arteko tartean.
Horrela, proba luzea aukeratzen dutenak Akarregira igo eta hilerri ondotik Etxebarrira jaitsiko dira. Bidegorri hasieran aurkituko dute lehen hornidura gunea, eta bertara 2 ordu aurretik ailegatzen direnek jarraitu ahalko dute aurrera. «Besteek bidegorritik Markina-Xemeinera arteko bidea hartu beharko dute». Galartza industrigunetik jarraitu eta Arakistainen baserri ondotik gora egin ondoren, Erlatx baserriaren ingurutik bidegorrira jaitsiko dira. Azkenik, Munibetik Murgara eta handik Zelaiko helmugarako bidea egingo dute.
Martxa laburreko ibiltariek, berriz, Xemeingaindik Akarregira heldu orduko Txasiorantz dagoen bidea hartu beharko dute Barroetara jaisteko, eta handik herrigunera abiatuko dira.
Ibilbide luzea korrikan ere egin daiteke, eta, momentuz, zortzi animatu dira. Oinezkoen irteera 17:30ean izango da, eta korrikalariena, 18:15ean. Guztiek Bera Kruz ikastolako jolaslekuan izango dute abiapuntua.