'Allegoria Total' arte garaikideko erakusketa inauguratuko dute
Iaz kartzela izan zen moduan, aurten Arretxinagako San Migel baseliza arte garaikidearen erakustoki bihurtuko da ekainean. Allegoria Total izeneko erakusketa dakar orain Markina-Xemeinera Harriak programak. Harriak Eusko Jaurlaritzaren Eremuak ekimenar...
Bihar inauguratuko duten erakusketaren bidez, Bilbo, Hondarribia eta Cadizko hiru artisten lanak ezagutu ahalko dira ekainaren 17ra bitartean: Ander Sagastiberri Fernandez (Bilbo, 1988), Miren Candina (Hondarribia, 1994) eta Pablo Marte (Cadiz, 1975). Hiru artisten margo eta proiekzioak egongo dira ikusgai; erakusketaren komisarioa Dani Mera izango da.
Bihar 11:30ean bisita gidatua egingo da artistekin eta komisarioagaz batera, eta 12:00etan egingo dute irekiera ekitaldia. Horrez gain, Mirari Etxabarriren Cuerpos 1, Santa Agueda (2017) pelikula emango dute ekainaren 17an, 12:00etan, ermitan bertan, eta artistagaz solasaldian jarduteko aukera egongo dela aurreratu dute.
Erakusketa ikusgai egongo da astelehenetik domekara bitartean, 12:00etatik 20:00etara.