Narrazio lehiaketako onenei, sariak
XV. Bermeo Uria narrazio lehiaketaren sari banaketa egiteko bilduko dira gaur 19:00etan, Nestor Basterretxea aretoan. Narrazio lehiaketan herri ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen dute; 9 eta 18 urte bitartekoek. Lehiaketaren irabazleek liburua...

XV. Bermeo Uria narrazio lehiaketaren sari banaketa egiteko bilduko dira gaur 19:00etan, Nestor Basterretxea aretoan. Narrazio lehiaketan herri ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen dute; 9 eta 18 urte bitartekoek. Lehiaketaren irabazleek liburuak, Luma liburu-dendan gastatzeko txeke bat eta diploma bana jasoko dituzte. Gainera, iazko irabazleen ipuinez osatutako liburuxka ere jasoko dute ume denek. Gaurko ekitaldian, Aizkoa Olabarrieta ipuin kontalariaren saioaz gozatu ahalko da.