100 bat errugbilari gazte batu dira Mutrikuko II. Zubi memorialean
Mutriku Errugbi Eskolak antolatuta, II. Zubi memoriala jokatu dute asteburuan 10, 12 eta 14 urtez azpiko 100 bat gaztetxok. Modu horretara, herrian errugbia sustatu eta errugbi taldea sortu zuen Jesus Mari Zubikarai Azpiazu Zubi zenari omenaldia egin z...
Mutrikuko gaztetxoekin batera, Baztango eta Ordiziako errugbi taldeetako jokalariek parte hartu zuten topaketan, eta denek lagunarteko partiduak jokatu zituzten. Alde batetik, 10 urtez azpikoek jokatu zuten, eta, bestetik, 12 eta 14 urtez azpikoek, nahastuta. Partiduaren amaieran, talde argazkia atera zuten, Marea Urdina itsas lasterketari euren babesa emanaz.
Bihar, berriz, ikastetxeen arteko topaketak egingo dituzte San Migel futbol zelaian, 09:30ean hasita. Bertan Mutrikuko Goizeko Izarra (77 lagun), Mutrikuko San Miguel (43 lagun), Ondarroako Zaldupe (84 lagun) eta Debako Luzaro (58) ikastetxeetako LH 5 eta 6ko ikasleek parte hartuko dute. Denetara, 262 lagun batuko dira.