Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Askatasunaren aldeko herri duin bat eskatuko dute zapatuan

Maule, Amaiur, Tolosa, Elgeta eta Gernika-Lumoko herriak batuko ditu ekimenak. Gernika-Lumon 20:00etan egingo dute elkarretaratzea, Juntetxearen aurreanEuskal Herriko «zapalkuntza egoeren aurrean duintasun beharra azaleratzeko», Euskal Herri osoa eki...

Ane Maruri Aransolo
Lea-Artibai eta Mutriku
2018/06/07

Maule, Amaiur, Tolosa, Elgeta eta Gernika-Lumoko herriak batuko ditu ekimenak. Gernika-Lumon 20:00etan egingo dute elkarretaratzea, Juntetxearen aurrean

Euskal Herriko «zapalkuntza egoeren aurrean duintasun beharra azaleratzeko», Euskal Herri osoa ekialdetik mendebaldera zeharkatuko duen mobilizazioa egingo dute zapatuan Eus- kal Herriak Askatasuna taldeak antolatuta; Gernika-Lumon 20:00etan egingo duten elkarretaratzeagaz bukatuko da aipatutako ekimena.

«Espainiar eta frantziar estatu okupatzaileek inposaturiko muga eta zatiketa administratiboen gainetik, herri bakar bat garela nabarmenduz eta zapalkuntza egoeraren aurrean duintasun beharra azaleratzeko burutuko dugu egun osoko ekital- dia».

Horrela, «nazio askapenaren aldeko aldarria» hedatu nahi dute Euskal Herriak Askatasuna taldekoek, Euskal Herriak askatasuna behar duela nabarmenduz.

Ekitaldi eta elkarretaratzeak egingo dituzte Mauletik hasita, Amaiur, Tolosa eta Elgetatik igaroz, eta Gernika-Lumon bukatuz. Maulen ekitaldia egingo dute 10:00etan gazteluan, eta Amaiurren, berriz, oroitarrian batuko dira. Tolosa, Elgeta eta Gernika-Lumon elkarretaratzeak egingo dituzte; Triangulo plazan 15:00etan, herriko plazan 17:30ean eta Juntetxe aurrean 20:00etan, hurrenez hurren.

Plataformaren ideiak

Euskal Herriak Askatasuna plataformak antolatutako ekitaldia da zapatuan burutuko dena, eta plataformaren helburua «herriak pairatzen duen zanpaketa egoera mahaigaineratu eta nazio askapenaren aldeko borroka indartzea» da.

Norbanako abertzalez osatutako eragile nazionala da Eukal Herriak Askatasuna plataforma: «Bizi dugun testuinguru politikoan, zapalkuntzaren markoaren erreformak iruzur gisa salatu eta nazio gisa behar duguna askatasuna dela azaleratzeko antolatu gara».

Espainiar eta frantziar estatuen «zapalkuntza» salatzen du plataformak, eta horregatik esaten du «gure herria nazio ukapenean eta frantziar eta espainiar estatuen okupazioan» oinarritutakoa dela.

«Borroka irmoa»

Euskal Herriari «burujabetasuna ukatuz» Espainiako marko autonomikoa ezarri zitzaiola diote, eta Hego Euskal Herria zatituz eta konpetentzia batzuk emanez, garaian indartsua zen askapenerako borroka indargabetu nahi izan zutela.

Hala ere, ez zela «euskal nazio askapenerako borroka itzali» uste dute: «Borroka irmoa garatu zuten marko juridiko-politiko hori igatuz, eta bere funtzio asimilatzailea agerraraziz».

Orain, borroka horregaz jarraitzeko batuko dituzte zapatuan bost herriak; «neo-estatutismoaren aurkako herri oposizioa agertzeko». Izan ere, beraien ustez, «pasibitateak ondorio larriak ekarriko lituzke, eta zapalkuntzaren normalizazioa elikatuko luke».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.