Herri Adeitsua proiektuaren diagnostikoa aurkeztuko dute
Ispaster Herri Adeitsua proiektuaren diagnostikoa aurkeztuko dute gaur, 17:00etatik aurrera, Iñigo Egiluz aretoan.Herri Adeitsuen edo Lagunkoien proiektua udalek bideratzen dute. Iazko urte hasieran udala Bizitzen Fundazioagaz harremanetan jarrita, pr...
Herri Adeitsuen edo Lagunkoien proiektua udalek bideratzen dute. Iazko urte hasieran udala Bizitzen Fundazioagaz harremanetan jarrita, proiektua nola bideratu zitekeen aztertzen hasi ziren. Ondoren, proiektua martxan jartzea onartu zuten osoko bilkuran, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntza dute proiektua gauzatzeko.
Beraz, iazko urte hasieran jarri zuten martxan Ispaster Adinekoekin Herri Lagunkoia bihurtzeko prozesu parte hartzailea, eta talde eragilea osatu zuten. Eta aurten egoeraren diagnostikoa egin dute. Horretarako, hainbat elkarte, zerbitzuetako profesional eta herritarren laguntza eduki du udalak, eta maiatzean herritar guztien artean galdetegiak banatu zituzten.
Aurretik, otsailean eta martxoan, talde fokaletan bildu ziren, herritarren iritzi kualitatiboa jasotzeko. Saioetan pertsona nagusiekin, zaintzaileekin eta profesionalekin batu ziren. Horien ondorioak jasota dituzte.
Irailetik aurrera ekintza plana diseinatzen hasteko asmoa daukate, eta horretarako, lehentasunezko gaiak eta epeak zehaztuko dituzte. Ondoren, datozen hiru urteetan martxan edukiko dute plana.
Bizi kalitate osasuntsua dutenek zahartzaro aktiboa izatea da Herri Lagunkoiak proiektuaren oinarri nagusietako bat.
Zortzi alderdi
Pertsona nagusiak protagonista bihurtuz, eurek eurentzat gura dutena zehazten da proiektuan, eta, horretarako, zortzi puntu hauek aztertzen dituzte parte hartze prozesuan: etxebizitza, eraikin eta aire zabaleko guneak, garraioa, begirunea eta gizarteratzea, gizartean parte hartzea, komunikazioa eta informazioa, lana eta herritarren parte hartzea eta gizarte zerbitzuak eta osasunekoak. Beharrizan eta eskariak aztertu ostean, herrian zer hobetu jasotzen dute.