Mutrikuko Goizeko Izarra, Mutrikuko San Miguel, Ondarroako Zaldupe eta Debako Luzaro ikastetxeetako LH 5 eta 6ko 262 ikasle batu dira gaur [ekainak 7] Mutrikuko San Migel futbol zelaian. Errugbia hurbilagotik ezagutzeko aukera izan dute Mutrikuko Errugbi Eskolak antolatutako ikastetxeen arteko topaketan.
Zelaia lautan banatuta, partidu motzak jokatu dituzte bateko zein besteko ikastetxeetako ikasleez osaturiko taldeek. Rugby tug deritzon erara jokatu dituzte partiduak, eta bukaeran, hirugarren denbora ospatu dute futbol zelaian.
Errugbi topaketak Mutrikun. Argazkia: Mutrikuko Errugbi Eskola