Isuntzaren Asteburua ospatuko du arraun taldeak
Domekako traineru estropadez gainera, beste hainbat ekitaldi egingo ditu Lekeitioko arraun taldeak Isuntzaren Asteburua deritzotenean. Zapatuan, 11:00etan, Arraun Duatloia lehiatuko da plazan. Kirol proba bikoteka jokatuko da, batak arraunean egingo du...
Horrez gain, 11:00etatik 13:00etara arraun topaketak egongo dira Isuntza hondartzan, eta LH1 eta LH6ko ume eta gurasoek parte hartu ahalko dute.
Arraun taldea aurkezteko ere aprobetxatuko dute zapatua. 14:00etan elkartuko dira guztiak udaletxeko eskaileretan.