Literatur saioak egingo dituzte gaur, Lekeition eta Mutrikun
Lekeitioko Solasaldi Literarioen taldeak antolatuta, Patxi Zubizarreta idazleagaz solasaldia egongo da gaur, 15:30etik 17:00etara, Lekeitioko Eskolan. Zubizarretak Laranja bat zaborretan liburuaz berba egingo du, bai eta bere idazle lanbideaz ere.Ekint...
Ekintza herritar guztiei zabalik egingo dela nabarmendu dute, eta antolatzaileek herritarrei bertara hurreratzeko gonbitea egin diete.
Mutrikun, beste alde batetik, Ipuinaren Orduko saio berri bat egingo dute 17:00etan, Zabiel kultur etxeko liburutegian. Sarrera librea izango da, aretoa bete arte. Antolatzaileek iragarri dutenez, gainera, ikasturteko azkenengo saioa izango da gaurkoa.
Amaia Arriaran ipuin kontalariak 3 urtetik gorakoentzako ordubeteko saioa eskainiko du: Ipuinekin hegan egin. «Amaia Arriarenen istorioetan pertsonaiek abestu egiten dute, hori da bere ukitu pertsonala…».
Liburutegiko arduradunek gogorarazi dutenez, ipuin kontalariaren saioak dirauen bitartean, 18:00ak aldera arte, liburutegiaren ohiko zerbitzua ez da erabilgarri egongo.