Inoizkorik mobilizaziorik jendetsuena izan da Gure Esku Dago-k antolatuta domekan [ekainak 10] Donostia, Bilbo eta Gasteiz (201,9 kilometro) lotu zituen giza katea. Hiriburuetan nahikoa jende batu bazen ere, Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarrek bete beharreko kilometroetan jertseak, pankartak eta abar erabiliz lotu zuten katea. Bertoko herriei egokitutako kilometroetan egon ziren herritarrek, gainera, umore onez parte hartu zuten.
Mutrikuarren kilometroan, esaterako, erraldoiak eta trikitilariak ere egon ziren. Ondarroaren kilometroetan, Andrabandak jarri zuen giroa.
Antolaketa “ona”. Bertoko herrietako bizilagunek autobusen eta giza katea osatzeko herri dinamikako antolatzaileek egindako lana eskertu dute. “Dena ondo antolatuta egon da”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.