Eusko Label Ligari eta Euskotren Ligari hasiera eman dion aurkezpen gala berezia egin da asteburuan Bilboko Miribillako Bizkaia frontoian, eta bertan iazko denboraldiko sariak banatu dira, klubek joan den urtean lorturiko merituak sarituz. Horien artean bi sari lortu ditu Ondarroa Arraun Elkarteak: Harrobi onenaren saria eta entrenatzaile onenaren saria.
Harrobi onenaren saria Bittor Oroz Nekazaritza, arrantza eta elikagaien politikako saiburuordearen eskutik jaso zuen Gorka Elordi klubeko presidenteak. Ondarrutarrek harrobiko 197 arraunlari izan zituzten iazko denboraldian.
Eusko Label Ligako galako sarituak. Argazkia: Eusko Label Liga
Entrenatzaile onenaren saria berriz, Jon Iriondo entrenatzaile ondarrutarrarentzat izan zen; Eusko Label Liga 2017ko tekniko guztiek parte hartu duten botaketan bozka gehien jaso ditu Iriondok. Bingen Zupiria Kultura eta politika hizkuntzalaritza kontseilaria izan zen arraun berezia emateko arduraduna.
Ondarroako arraunlariak pozik agertu dira arraunaren gorenean jaso dituzten sariengatik. “Eskerrik asko gure lana eta esfortzua saritzeagatik”.
Jon Iriondo entrenatzaile onenaren arrauna jasotzen. Argazkia: Eusko Label Liga
Ondarroako Arraunlariak. Argazkia: Eusko Label Liga