Zierbenak eta San Juanek irabazi dute denboraldi aurreko azken estropada. Zierbenak gizonezkoen 40. Lekeitioko ikurrina-Gure Esku Dago II. Bandera lortu du, eta San Juanek, berriz, emakumezkoen VIII. Lekeitioko ikurrina-Gure Esku Dago II. bandera.
Estropada domekan [ekainak 10] jokatu zen eta Isuntza Arraun Elkarteak estropada egunez aldatzerik izan ez duenez, keinu berezia egin nahi izan dio erabakitzeko eskubidearen alde lanean diharduen herri dinamikari, eta beraz, Gure Esku Dagori babesa erakutsi eta presentzia eman zioten Lekeitioko estropadan ere. Estropada hasi aurretik argazki erraldoi bat atera zuten talde guztietako arraunlari guztiek
GED-ri euren atxikimendua adierazteko.
Estropada hasi aurretik argazki erraldoi bat ere aterako dute talde guztietako erremolari guztiek GED-ren pankartagaz atxekimendua adierazteko.
Emakumezkoen estropadan parte hartu zuten bederatzi ontzietatik azkarrena San Juan izan zen.
11.03,30 behar izan zuten estropada amaitzeko. Atzetik helmugaratu ziren Orio 2,17 segundora eta Hondarribia 16,95 segundotara. Lea-Artibaiko ontziak zortzigarren postua lortu zuen eta Mundakoak, berriz, bederatzigarrena.
Gizonezkoen estropadan parte hartu zuten 24 traineratik azkarrena, ostera, Zierbena izan zen. Lau luze eta hiru ziaboga egiteko
20.07,87 behar izan zuten. Atzetik helmugaratu ziren Santurtzi 11,24 segundotara eta Donostiarra 20,84 segundotara. Bertoko ordezkarien artean Isuntzako trainera izan zen onena; zazpigarren helmugaratuta. Mutriku, Mundaka eta Elantxobe, 18, 19 eta 22. amaitu zuten, hurrenez hurren.
Zierbenako mutilak lekeitioko banderagaz. Argazkia: Lekeitioko Udala
San Juaneko neskak Lekeitioko banderagaz. Argazkia: Lekeitioko Udala