Badator motor hotsa Bermeora
IX. Magurios topaketa egingo dute barikutik domekara bitartean. Izaro Bikers taldearen X. urteurrena ospatuko dute. Egitarau zabala antolatu dute astebururakoIX. Magurios Motorren Topaketa ospatuko dute asteburuan, Bermeon. Izaro Bikers Bermeo taldeak ...
IX. Magurios topaketa egingo dute barikutik domekara bitartean. Izaro Bikers taldearen X. urteurrena ospatuko dute. Egitarau zabala antolatu dute astebururako
IX. Magurios Motorren Topaketa ospatuko dute asteburuan, Bermeon. Izaro Bikers Bermeo taldeak hamargarren urteurrena ospatzen du aurten, eta horregatik jaialdi «berezia» antolatu dutela jakitera eman dute; jaialdia Pergolan izango da.Jon Arana Izaro Bikers taldekoak esan duenez, taldearen 10. urteurrena ospatzeagaz batera Magurios topaketa «Bizkaiko topaketa garrantzitsuenetariko bat bezala» finkatu nahi dute. Aurreko urteetan egin modura, «kanpoko jendea erakarri» nahi dute: «Valentzia, Asturias, Extremadura edota Alacanteko motorzaleak etorri dira».
2008an sortu zen taldea, eta, gaur egun, 168 bazkidek osatzen dute. Helburua motorrean ibiltzeko zaletasuna bultzatzea eta udalari zein elkarteei laguntzea dela azaldu dute. Taldeak motorraren mundua Bermeon «integratu» nahi du, errealak ez diren estereotipoak ezabatuz.
Hori horrela, kultura zinegotziak bere esker ona adierazi nahi izan dio taldeari, herriko ekitaldietan «beti laguntzeko prest» daudela azpimarratuz.
Ekitaldiak aukeran
Asteburuan «motorren munduagaz, kontzertuekin eta giro izugarriagaz gozatzeko aukera paregabea» egongo dela azpimarratu du kultura zinegotziak, eta mundu guztia gonbidatu nahi izan du Magurios topaketara; urtero 500 pertsona inguru bildu izan ditu topaketak herrian.
Barikuan 20:30ean hasiko da IX. Magurios Motorren Topaketa, Pergolan. Kanpalekua jarriko dute bertan dohainik, eta jaialdiari hasiera emateko txosna gunea irekiko dute.
Ohikoa denez, motorzaleen irteerak egingo dituzte zapatuan eta domekan; 11:30ean eta 11:00etan, hurrenez hurren.
Asteburuko ekintza guztietan parte hartu nahi dutenek 20 euro ordaindu behar izango dituzte; egun bakarrean parte hartzeko, berriz, 10 euro. Prezio berezia edukiko dute jaialdira hurbiltzeko 200 kilometro egiten dituztenek.