Euskal Herri osoan abiatuko den Euskaraldia Ondarroan ere martxan jarriko da. Euskara sustatzeko Ekintza Plana osatzeko bigarren batzarrean batu diren herritarrek Euskaraldia aurkeztu eta hurrengo bost urteetarako hizkuntz politiken erronkak finkatu dituzte.
Euskaraldia euskararen erabilera suspertzeko ekimen bat da, eta, estreinakoz,
Euskal Herri osoan batera egingo da. “Ez da jai bat, ezta epe motzeko kanpaina bat, luzera begirako ildo bat da: ariketa sozial erraldoi bat”.
11 egunez,
azaroaren 23tik abenduaren 3ra, ahal denik -eta pertsona gehienek euskaraz berba egitea euskaraz ulertzen duen edonorekin, hoixe da egitasmoaren xedea. Euskaraz jakin arren, gaztelaniaz egiteko joera duten pertsonak aktibatu eta hizkuntza ohitura aldatzeko saiakera pertsonala eta kolektiboa da Euskaraldia. “Eguneroko bizitzan inertziak aldatzea bilatzen da”.
Ondarroako euskaraldiaren aurkezpena. Argazkia: Ondarroako Udala
Honakoak dira Euskaraldiaren helburu zehatzak: hizkuntza ohiturei eragin eta gaztelaniaz egiteko inertziari aurre egitea, euskaldunek euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea, entitateak euskaraz aritzeko neurriak har ditzaten sustatzea eta 11 egun horietan sortutako dinamikak gero ere mantentzea.
Horretarako,
Ondarroan talde motor bat sortuko da, eta lantalde horrek urte osoan lan egingo du. Parte hartzeko interesa duenak Ondarroako Udaleko Euskara Sailean eman dezake izena 94-683 36 68 telefono zenbakira deituta edo
mrey@ondarroa.eus helbide elektronikora idatzita.
Plan estrategiko berria. Euskaraldia aurkezteagaz batera, Ondarroako Euskara Plan Estrategiko berria egiteko bigarren saioa ere egin zen. Bertan, lehen saioan ateratako ideia nagusien gainean jardun zuten, eta ekintzetara eramaterakoan nondik jo zehaztu. Ondarroako Udalak agertu duenez, batzar horiek emandako guztia jasoko du hemendik aurrera, eta
bost urteko plana diseinatuko du. “Udalak eskerrak eman nahi dizkie bi saio hauetan euren ekarpena egin duten guztiei. Euren zereginetatik ordu batzuk kenduta ibili dira ez behin, bi bider ereĀ bai; elkarrekin ideiak sortzeko prest egon dira, eta emaitza eder askoa izan da”.
Herritarrak Ondarroako Euskara Plan Estrategiko berria egiteko bigarren saioan parte hartzen. Argazkia: Ondarroako Udala
Saioa ideia berriak sortzera bideratuta egon zen, eta horien grabaketa grafikoa egin zuen Aitor Urkiola
Brontxe komikilari ondarrutarrak. “Demaseko lana egin zuen, eta hain emaitza ona denen bistan ipini nahi izan dugu: Alamedako udal bulegoetan dago ikusgai”.