Goienetxeko ardiak izan dira protagonistak
Hilero egin modura, Merkatu Txikia egin zuten zapatu goizean, Mutrikuko Beheko Plazan. Oraingoan, baina, bestelako ikuskizunaz gozatu ahal izan dute herritarrek. Izan ere, Goienetxeko ardiei ilea nola mozten zieten ikusi ahal izan zuten. 11:00ak puntua...

Hilero egin modura, Merkatu Txikia egin zuten zapatu goizean, Mutrikuko Beheko Plazan. Oraingoan, baina, bestelako ikuskizunaz gozatu ahal izan dute herritarrek. Izan ere, Goienetxeko ardiei ilea nola mozten zieten ikusi ahal izan zuten. 11:00ak puntuan jaitsi ziren ardiak Goiko Plazatik Beheko Plazara. Erdikokalen behera zihoazela, ikusmina izan zen nagusi. Ostean, Ipar Arrinda ardiei ilea mozten dien profesionalak erakustaldia eskaini zuen Beheko Plazan. Azalpen zehatzak emateaz batera, herritarren galderei ere erantzun zien.