Txomin Juaristi txirrindulari markina-xemeindarrak Lleidako Volta irabazi du
Juaristirena Euskadi Fundazioaren denboraldi honetako lehen garaipena izan da. Bigarren eguneko etapa irabazi zuen nagusitasunez, eta lidergoa mantendu du azkenera arteEuskadi Fundazioagaz bere lehen itzulia lortu du Txomin Juaristi Arrieta txirrindula...
Juaristirena Euskadi Fundazioaren denboraldi honetako lehen garaipena izan da. Bigarren eguneko etapa irabazi zuen nagusitasunez, eta lidergoa mantendu du azkenera arte
Euskadi Fundazioagaz bere lehen itzulia lortu du Txomin Juaristi Arrieta txirrindulari markina-xemeindarrak. Lleidako 61. Volta Ciclista Internacional hiru eguneko itzulian nagusitu da Juaristi, maila handia erakutsiz. Lehen etapatik ibili zen aurrean txirrindulari markina-xemeindarra, eta bigarren etaparen garaipenagaz itzulia bere egitea lortu du.Lleida eta Tremp artean lehiatu zen lehenengo etapan, Juaristi helmugaratu zen lehenengo taldean igaro zen helmugatik, eta bosgarren postuan sailkatzea lortu zuen.
Tremp eta Tremp arteko bigarren etapan, berriz, erakustaldia eman zuen. Ihesaldi baten ondoren, bakarrik ailegatu eta sartu zen helmugan, 2 minutu eta erdiko abantailagaz, eta garaipen nasai horren ondorioz, lidergoa arazorik barik mantendu ahal izan du itzuliaren amaierara arte.
Lleidako Ciclista Internacional 10.08.52 denboragaz amaitu du Euskadi Fundazioko txirrindulariak, eta 2 minutu eta 24 segundo atera dizkio bigarren sailkatu Hugo Reinier (Smartdry) holandarrari.
Bere inguruko guztiei eskaini die garaipena Juaristik. «Talde osoak merezi zuen garaipena hemen», adierazi du. Juaristirena Euskadi Fundazioaren denboraldiko lehen garaipena izan da.