Arkitekturaren mundua dakar BIAren forumak Markina-Xemeinera
Paisaia Produktibo berriak izenpean, Bilbao Bizkaia Architecture plataformak (BIA) egingo duen III. Urban Regeneration Forum jardunaldien baitako arkitekturari buruzko jardueretako bat ailegatuko da gaur Markina-Xemeinera. Izan ere, lehen aldiz, Bilbot...
Hortaz, arkitekturaren mundu liluragarrira hurreratu ahal izango dira markina-xemeindarrak, herriko bertako berezitasun bat landuko duen hitzaldiren bidez. Bertoko baliabidea: Markina-Xemeingo minerala izeneko hitzaldia eskainiko du 18:30ean Uhagoneko erakusketa gelan Urtza Uriarte Otazua arkitektoak.
Horrez gain, umeentzako tailerra ere emango dutela jakitera eman dute Bekobenta eskolan.
Herrietatik igaro ondoren, Bizkaiko hiriburuak hartuko du lekukotza zapatutik ekainaren 22ra arte. Nazioarteko adituak bilduko dituen biltzarragaz gain, publiko guztientzako ekimenak ere egongo dira: bisita gidatuak itsasontziz eta bizikletaz, familia osoari eskainitako tailerrak, helduentzako eta ume eta gazteentzako marrazki lehiaketak eta lau erakusketa.