Bigarren urtez egin zen zapatuan Otoio Igoera, Ispasterren. Emakumezkoetan Nagore Elu ondarrutarra izan zen irabazlea, 19 minutu eta 24 segundoko markagaz. Gizonezkoetan iazko irabazle Jose Antonio Diez Arriolak lortu zuen garaipena; 12 minutu eta 17 s...

Bigarren urtez egin zen zapatuan Otoio Igoera, Ispasterren. Emakumezkoetan Nagore Elu ondarrutarra izan zen irabazlea, 19 minutu eta 24 segundoko markagaz. Gizonezkoetan iazko irabazle Jose Antonio Diez Arriolak lortu zuen garaipena; 12 minutu eta 17 segundotan burutu zuen kronoigoera iazko denbora bi segundotan murriztu zuen , eta haren atzetik sailkatu zen Egoitz Egiarte ispastertarra (13.20). Nesketan, Bakarne OƱederra bedarutarrak eta Susana Sarasketa lekeitiarrak osatu zuten podiuma. 7-10 urte bitartekoetan, berriz, Lekeitioko Gari Markuerkiaga izan zen azkarrena; Hodei Uriarte (Bedarona) eta Urko Larrategi (Lekeitio) sailkatu ziren bigarren eta hirugarren. 11-14 urte artekoen proban, Aner Larreategi lekeitiarra izan zen garailea; Ispasterko Igotz Aranguena geratu zen bigarren, eta Lekeitioko Aimar Burgos hirugarren.