Iazko denboraldiko lana aitortu diete
Eusko Label Ligari eta Euskotren Ligari hasiera eman dion aurkezpen gala berezia egin dute asteburuan, Bilboko Miribillako Bizkaia frontoian. Iazko denboraldiko sariak banatu dituzte bertan, klubei egindako merituak aitortzeko. Horien artean, Ondarroa ...

Eusko Label Ligari eta Euskotren Ligari hasiera eman dion aurkezpen gala berezia egin dute asteburuan, Bilboko Miribillako Bizkaia frontoian. Iazko denboraldiko sariak banatu dituzte bertan, klubei egindako merituak aitortzeko. Horien artean, Ondarroa Arraun Elkarteak Harrobi onenaren saria eta entrenatzaile onenaren saria lortu ditu. Urdaibai Arraun Taldeak traineru azkarrenaren saria eskuratu du, 4,86 metro segundoko abiadura lortu ondoren. Horrez gain, bermeotarrek CaixaBank Koroa ere bereganatu dute, iazko denboraldiko txapeldun izateagatik