84 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute Lekeitioko portuan
84 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu zuten atzo goizean, Lekeitioko portuan. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 08:00etan jaso zuten portutik herritar baten deia, pertsona bat uretan zegoela esanez.Motor txikiak egoten diren pantalanean agertu...
Motor txikiak egoten diren pantalanean agertu zen gorpua, eta uretatik atera ondoren, Pilara aurreko pantalanera igo zuten. Segurtasun Sailekoek azaldu dutenez, mediku batek hilda zegoela baieztatu zuen, eta epailearen zain geratu ziren. 10:00ak pasatuta eraman zuten gorpua Bilboko Zientzia Forentseen Institutura, autopsia egitera. Segurtasun Sailak jakin zuenez, Lekeitioko bizilaguna da hildakoa.
Ikerketa
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko, baina lehen informazioen arabera, baliteke gizona uretara erori izana. Hala ere, gertatutakoa autopsiak argituko duela azaldu du Segurtasun Sailak.