Dispertsio politika salatuko du Sarek biharko manifestazioan
Banaketa politika amaitzeko eskatuko dute. Ikasturte bukaera dela aitzakia hartuta, urtero egiten duten manifestazioa burutuko dute Merkuriotik hasitaDispertsio politikagaz amaitzeko eskatuko du Gernika-Lumoko Sarek biharko antolatu duen manifestazioan...
Banaketa politika amaitzeko eskatuko dute. Ikasturte bukaera dela aitzakia hartuta, urtero egiten duten manifestazioa burutuko dute Merkuriotik hasita
Dispertsio politikagaz amaitzeko eskatuko du Gernika-Lumoko Sarek biharko antolatu duen manifestazioan. 19:30ean Merkuriotik abiatuko da, eta urtero egin legez, ohiko Pasealekuko auditorioko agerraldiagaz amaituko daMaletak hustu, etorkizuna puztu lelopean antolatu Sarek mobilizazioa, eta ia 30 urtez mantentzen den dispertsio politikak euskal presoen eta haien senideen giza eskubideak sistematikoki urratzen dituela gogoraraziko du. Horregaz batera, lurraldeko eguneroko bizitza politika normalizatzeko «etenik gabeko lanak» beharrezkoak direla aldarrikatzeko baliatuko dute ekimena.
Sareko kideek jakitera eman dutenez, gainera, manifestazioaz gain, adierazpen bat egingo dute. Euskal preso eta iheslari politikoek eta haien gertukoek «egin beharreko ibilbideak egiteari uztea beharrezkoa» dela adierazi nahi dute.