Ondarroako udal ordezkariek omenaldia egin diete Antiguako Ama Jubilatuen elkarteko zuzendaritzei, atera direnei eta sartu berri direnei. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak eta Rakel Elu Bengoetxea ongizateko zinegotziak lekuko aldaketa modu naturalean egitea eskertu diete, “
elkartearen funtzionamendua oso garrantzitsua delako herrirako eta herritarrentzat”.
Eluren berbetan jubilatuen
esperientzia oso baliotsua da herrirako eta haiek aktibo ikustea txalogarria eta oso pozgarria da Ondarroako Udalarentzat. “Elkartean euren bazkideekin izan dugun bileretan adierazi izan dugun arren, publikoki komunikatzea nahi dugu, herritarrek balioan jar dezaten”.
Anjelita Urruzunok (Lehendakari ohia), Rosario Ducayk (idazkari ohia), Araceli Saenzek (diruzain ohia) eta
Rosario Urruzunok (batzordekide ohia) osatu dute azken sei urteetan zuzendaritza taldea, eta horien lana eskertzeko
opari bana eman diete udal ordezkariek. Zuzendaritza talde berria, ostera, honekoek osatuko dute: Pili Urruzuno (lehendakaria), Maisabel Urresti (idazkaria), Arrate Alberdi (diruzaina), Pello Urresti (batzordekidea) eta Juan Antonio Urruzuno (batzordekidea).
Antiguako Ama Jubilatu elkarteko zuzendaritza talde berriko eta lehengoak, Ondarroako udal ordezkariekin batera. Argazkia: Ondarroako Udala